XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erreakzio kimikoaren bidea segitzeko metodo asko dago zalantzarik gabe.

Aintzinenetako eta errazenak denbora neurtzen du kronometroaren bidez eta tarteka-tarteka, erreaktiboren baten kontzentrazioa, horretarako metodo aski ezagunak erabiliko direlarik.

Erreakzioa adibidez, gas-egoeran gertatzen bada, bertan molekula-kopuruaren aldaketa gertatuko delarik, presioa neurtu besterik ez dugu kontzentrazioa jakiteko.

Estekiometria errazeko erreakzioekin oso ondo doa metodo hau eta askotan erabili ohi da emaitza oso onak lortuz.

Likido edo solido fasean gertatzen diren erreakzioetan erreakzioaren kurtsoa metodo analitikoak erabiliz segitu ohi da, edo bestela propietate fisikoren baten neurketaz hala nola errotazio optikoa.

Metodo analitikoak erabiltzekotan muestrak atera egin behar dira ontzitik tarteka-tarteka.

Orain arte aipatutako metodoak motel edo geldo samar gertatzen diren erreakzioetan erabil daitezke, hau da, erdibizitza ordu erdi edo gehiago denean.

Erreakzio asko halaber, oso azkarrak dira eta ez dute horietan esandako metodoek balio, eta orduan teknika bereziak erabili beharra dago.

Bi motatakoak dira teknikok: Lehendabizikoak erreakzio geldoetan erabiltzen ziren teknika beraiek darabiltza, baina erreakzio azkarrei egokituak.

Bigarrenak aski ezberdinak dira eta teknika bereziak erabiliko dituzte.

Eman diezaiogun hasteko lehen metodoari ikuspegi orokorra.

Hauexek izan daitezke arrazoiak zergatik ez duten erreakzio azkarretan teknika tradizionalek balio: (...).